Sukaldaritza tailerra familian, hilaren 18an

Barren.eus 2017ko martxoaren 9a

Familiaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin Sukaldaritza Tailerra Familian antolatu du Atxutxiamaikaren Elgoibarko Izarraren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Martxoaren 18an egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. Izena emateko azken eguna martxoaren 15a izango da. 943 741 626 telefonoan eskuratu dezakezu informazio gehiago edo www.elgoibarkoizarra.eus web orrian