‘Espeleologia Italian eta saguzar bila Bulgariara’ hitzaldia eskainiko dute Kultur etxean

Barren.eus 2017ko mar. 8a, 11:47

Mendia eta zientzia uztartzeko hitzaldi zikloaren barruan, Espeleologia Italian eta saguzar bila Bulgariara hitzaldi sorta eskainiko du Morkaikok gaur (martxoak 8). 

Hasteko, Kobazuloak, iluntasuneko ikerketa baten istorioa hitzaldia eskainiko du Martin Arriolabengoa geologoak. 2015etik doktorea da, Deba bailararen bilakaera geologikoari buruzko tesiarekin. Horrez gain, espeleologoa ere bada Aloña Mendi Espeleologia Taldean. Segidan, Saguzarren gorotz pilaketak: Europako iraganeko naturaren liburutegiak solasaldia eskainiko dute Antton Alberdi eta Eñaut Izagirre elgoibartarrek. Antton biologoa da. Saguzarren ikerketan espezializatu zen EHUn doktoretza egiten zuen bitartean, eta egun, Kopenhageko Unibertsitateko ikerlaria da. Eñaut berriz, Anttonek zuzentzen duen proiektuko landa-lan eta laginketetako laguntzailea da. Hitzaldia 19:30ean izango da, Elgoibarko Kultur Etxean.

 Lotura duten albisteak:

morkaiko elgoibar kobazulo saguzar