Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 02 25 gatzatutailerraOtsaileko azken zapatuko ferian Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai kalebarren plazan, eta horrez gain, gatzatua egiten ikasteko aukera izango da.

Baserriarekin eta landa eremuarekin zerikusia duten ekimenak antolatzeko egitasmoaren baitan, gatzatu tailerra antolatu dute otsaileko azken zapatuko feriarako (otsailak 28) Elgoibarko Udalak eta Debemenek. 12:30etan hasiko da gatzatu tailerra, eta 14:30ak arte egingo dituzte gatzatuak. Gainera, tailerrean parte hartzen duten lagunek egiten dituzten gatzatuak jan edo etxera eramateko aukera izango dute.

11:00etatik aurrera, berriz, herriko baserri eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak salduko dituzte Mintxeta atletismo taldeko kideek, Kalebarren plazan egongo den txosnan. 

9:00etatik aurrera, Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai Kalebarren plazan, eta eguerditik aurrera, ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan.

•Egitaraua:

  • 9:00-14:00 Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11:00etatik aurrera, Elgoibarko baserrietako eta harategietako produktuekin osatutako pintxoak Kalebarren plazan.
  • 12:00 Kale kantariak. Kalebarren plazan hasi eta Elgoibarko kaleak alaituko dituzte.
  • 12:30 -14:30 Gatzatu tailerra Kalebarren plazan. 
  • Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa, Aita Agirre plazan.

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza