Elgoibarko eta Mendaroko Gida Komertzialaren 6.000 ale banatu ditugu

Barren.eus 2017ko ots. 15a, 10:41

Elgoibarko eta Mendaroko zerbitzuen 2017ko Gida Komertziala prestatu eta argitaratu du BARRENek. Elgoibarko eta Mendaroko Udalen lankidetzarekin prestatu dugu, eta bi herriotako etxe guztietan banatu dugu doan.

BARREN komunikazioak proiektuaren beste zerbitzu bat da Gida Komertziala. 2011n banatu genuen azken aldiz, eta bost urtez argitaratu gabe egon ondoren, aurten berriz ekitea erabaki dugu.  

Elgoibarko eta Mendaroko 800 telefono-zenbaki inguru bildu ditugu gidan, jardueraren eta aurkibide alfabetikoaren arabera sailkatuta. Gida Komertzialaren ale bana, 6.000 ale guztira, Elgoibarko eta Mendaroko etxe guztietan banatu badugu ere, Interneten ere kontsulta daitezke telefonoak, honako hiru web orrietan:

  1. /
  2. www.elgoibar.eus
  3. www.mendaro.eus

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu gida hau egiteko laguntza eskaini diguten guztiei. Modu batera edo bestera asko izan dira proiektu honi babesa eman diotenak, eta beraiek gabe ez litzateke posible izango gida kaleratzea. Eskerrik asko, denoi.

Era berean, 2018ko gidan agertu nahi baduzu, deitu 943 744 112 edo 943 741 746 telefonoetara.

  • APLIKAZIOA: Sakeleko telefonoetarako aplikazioa eskuratu hemen: s/gida.apk