Sutea piztu da 15:00ak aldean Carrocerias Strada (Carrocerias Elgoibarreras lehen) enpresan. Antza denez materialen batek su hartu du. Eibarko suhiltzaileak etorri dira eta dagoeneko sua itzali dute.
Autoen eta ibilgailuen salmenta, konponketa eta alokairua eskaintzen du Autonomia kalean dagoen Carrocerias Strada-k. Bertan piztu den suaren ondorioz, pisu bat beherago dagoen Neurri enpresako beharginek, badaezpada, elektrizitatea moztu eta lanari laga behar izan diote.
Informazio gehiago eskuratu ahala jakinaraziko dugu.