Elgoibarko eta Mendaroko Zerbitzuen Gida Komertziala on-line dago

Barren.eus 2017ko ots. 10a, 21:58

Dagoeneko on-line kontsulta daiteke barren.eus-en 2017ko Elgoibarko eta Mendaroko Zerbitzuen Gida Komertziala. Astelehenean, otsailaren 13an, banatuko da gida Elgoibarko eta Mendaroko etxe guztietan.

Elgoibar eta Mendaroko Zerbitzuen Gida Komertzialaren 6.000 ale banatuko dituzte astelehenean bi herrietako etxe guztietan. Papereko euskarrian bakarrik ez, on-line ere kontsulta daiteke gida barren.eus webgunean, eta mugikor zein tabletetarako aplikazioa ere izango du. Aplikazioa izanez gero, komertzioa bilatu eta zuzenean deitzeko aukera ematen du.

barren.eus web orriko Gida Komertziala estekan klik egin ondoren, nahi dugun negozioaren espaziora helduko gara hauekin kontaktuan jartzeko. Telefono zenbakiaz gainera, helbidea, bere kokapenaren berri emango digun mapa, e-posta helbidea eta baldin badu web orriaren berri eskainiko du gidak.
Elgoibarko eta Mendaroko Udalaren laguntza jaso du BARRENek 2017ko Zerbitzuen Gida Komertziala argitaratzeko, eta bi herriotako Udalek sarean dituzten webguneetan ere kontsultatu ahal izango da gida.