Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko zientzia elgoibar saguzar kk pila1Mendi eta natura guneen zientzia ezagutza hizpide izango duten saioak antolatu ditu Morkaiko Mendizale Elkarteak, mendiarekin lotura duten ikerketa zientifikoak dibulgatzeko asmoarekin. Elgoibarko zientzialari eta mendizaleak izango dira hitzaldi zikloko protagonistak.

Morkaiko elgoibar MendiaEtaZientzia kartela“Mendizaletasunak eta natura ezagutzeko griñak lotura handia dute ikerkuntza zientifikoarekin eta, horregatik, zientzia-ezagutza modu erraz eta dibulgatzailean publiko orokorrarengana hurbiltzeko apustua egin dugu”, azaldu dute Morkaikoko kideek neguko iluntzeetarako antolatu duten hitzaldi zikloaz.

• Otsailaren 22an, martxoaren 2an eta 8an

Mendizaletasunaren eta naturaguneen inguruko ikerketa-zientifikoak, bidaiak, espedizioak eta kultura proposamenak ezagutzera eman nahi dituzte prestatu dituzten hitzaldietan. Programa “zabal eta anitza” osatu dute Morkaikoko bazkide, elgoibartar zein inguruko herrietako interesatuentzako. Hitzaldi-sortak hiru egunetako saioetan banatu dituzte, otsailaren 22an lehenengoa, martxoaren 2an bigarrena eta martxoaren 8an, berriz, hirugarren eta azkena. Saio guztiak Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, 19:30ean hasita. Saio bakoitzak gai zabal bat izango du hizpide eta bi pertsona izango dira hizlari lanetan arituko direnak.

1- Fauna: ur putzuetako animalietatik Katamotzaren bila

Ion Garin eta Egoitz Alkorta

Ziraba proiektua: herritarrak naturara gerturatzeko egitasmoa. (30 minutu).

Ziraba proiektua anfibioak eta narrastiak ardatz harturik, hainbat elkartek elkarlanean aurrera eramandako proiektua da. Ingurugiroa, hezkuntza, euskara eta zientzia uztartuz, auzolanaren bidez Hernaniko udalerrian hainbat ekintza burutu dira, herriko ondarea ezagutarazi eta berreskuratzeko ahaleginetan. Partehartzaileak Aranzadi Zientzia Elkartea, Hernaniko Udala, Ereñotzuko Auzo-Udala, Dobera Euskara Elkartea eta Txirrita eskola izan dira.

morkaiko elgoibar zientzia hitzaldiak ziraba

Ander Izagirre

Katamotz iberiarraren bila (30 min.)

Naturzalea da afizioz eta irakaslea ofizioz, baina oro har, animalia bila ibili eta argazkiak ateratzea du gustuko. Azken urteetan narrasti eta anfibioen munduan barneratu da, dibulgazio-lanak (hitzaldiak, ikastaroak eta irteera gidatuak) eginez.

morkaiko elgoibar zientzia hitzaldiak katamotza a izagirre

2-Ura: gaziarretatik lurrazpiko uretara
Eñaut Izagirre
• Kriosfera, izotzaren egoera munduan (30 min.)

Geografia ikasketak EHUn burutu ostean, hiru urte igaro ditu Patagonian Glaziologiako masterra egiten Magallanesko Unibertsitatean (Punta Arenas, Txile). Mendia, abentura eta glaziarren ikerketa zientifikoa uztartu ditu dozena bat espedizioetan, eta berriki, 2016ko martxoa eta apirila bitartean, National Geographic Society-ren babesa izan duen Incognita Patagonia proiektua eta espedizioa zuzendu ditu.

morkaiko zientzia elgoibar enautizagirre

Inma Mugerza
Lurpeko ura, altxor ezkutua (30 min.)

Mendizalea eta naturzalea afizioz, Geologian doktorea eta lurrazpiko uretan aditua da Inma. Hainbat enpresatan egin du lan, baina azken 10 urteotan aholkulari independiente bezala ibili da. Gainera, Euskal Kostaldeko Geoparkeko batzorde zientifikoko kide ere bada, eta azken urteotan, Euskal Herriko geodibertsitatearen ezagutza suspertzeko eta balioan jartzeko ahalegin berezia egiten dihardu.

morkaiko elgoibar zientzia inmamugertza ura

3- Kobazuloak: espeleologia Italian eta saguzar bila Bulgariara

Martin Arriolabengoa

Kobazuloak, iluntasuneko ikerketa baten istorioa (30 min.) Martin geologoa da, 2015etik doktore gainera, Deba bailararen bilakaera geologikoari buruzko tesiarekin, eta egun, EHUn irakasle ordezkapena egiten ari da. Horretaz gain, espeleologoa ere bada Aloña Mendi Espeleologia Taldean, eta pixkanaka kobazuloen ikerketan sakonduz joan da.

 morkaiko elgoibar zientzia hitzaldiak martin

Antton Alberdi eta Eñaut Izagirre

Saguzarren gorotz pilaketak: Europako iraganeko naturaren liburutegiak (30 min.)

Antton biologoa da, saguzarren ikerketan espezializatu zen EHUn doktoretza egiten zuen bitartean, eta egun, Kopenhageko Unibertsitateko ikerlaria da. Bertan, gaur egungo eta iraganeko animalien gorotzetako DNA aztertzen du animalion eta ingurunearen berri ezagutzeko. Eñaut berriz, Anttonek zuzentzen duen proiektuko landa-lan eta laginketetako laguntzailea da.

morkaiko zientzia elgoibar saguzar kk koban1

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza