Maialen Armendiak irabazi du Mugertza krosari buruzko Instagram lehiaketa

Barren.eus 2017ko ots. 3a, 19:06

Maialen Armendia Gabilondok aurkeztutako argazkiak irabazi du Elgoibarko Gaztelekuak mugertza krosari buruz antolatu duen Instagrameko lehiaketa. Aurkeztutako argazkiak Gaztelekuan jarri dituzte ikusgai, eta boto gehien lortzen dituenak eskuratuko du Publikoaren Saria.

Elgoibarko Gaztelekuak, 1999 eta 2004 urteen artean jaiotako nerabeei zuzendutako Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Instagram lehiaketa antolatu du estreinakoz, eta hamabost nerabek igo zituzten argazkiak Gaztelekukoek Instagram sare sozialean duten gunera (elgoibarkogaztelekua). Gaur jakinarazi dute Maialen Armendia Gabilondok aurkeztutako argazkia izan dela irabazlea. 150 euroko saria jasoko du. Bigarren sari bat ere banatuko du Gaztelekuak, Publikoaren Sariari dagozkion 100 euro, alegia. Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa osatu dute Gaztelekuan, eta boto gehien eskuratzen dituen argazkiak jasoko du saria. Otsailaren 10era bitartean eman ahal izango dute botoa 13 eta 18 urte bitarteko nerabeek.

mugertza krosa instagram lehiaketa gaztelekua elgoiba irabazlea• Mugertza kroseko Argazki lehiaketa
Mugertza krosari buruzko hirugarren argazki lehiaketa antolatu du Mintxeta Atletismo Taldeak, Tantaka tabernaren laguntzarekin. 2017ko otsailaren 17ra arte entregatu ahal izango dira krosari buruzko argazkiak. Hona hemen argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Iaz, Errenteriako Miguel Angel Ceberiok irabazi zuen lehiaketa.

 mugertza 2arglehia 3ak elgoibar