Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 jaioza mekanikoa elgoibar inaugurazioaElgojaiotzako kideek jakinarazi dutenez, jaiotza mekanikoak 14.718 bisita izan zituen abenduaren 20tik urtarrilaren 17ra bitartean.

Jaiotza mekanikoa egoten den parrokiako lokalean kontagailua dute jarrita Elgojaiotzako kideek eta 14.718 bisita zenbatu ditu aurten, iazko jaiotzak baino 1.500 ikusle gutxiago. Gabon Zahar Feria Egunak Urte Zahar Egunarekin bat egin izanak eragina duela azaldu dute, Gabon Zahar Feria egunean izaten baititu jaiotzak bisita gehien. Hala, 1.700 bisita zenbatu zituzten abenduaren 31n. Gainerako egunetan, batez beste, 500 lagun pasatzen dira parrokiako lokaletik eta Errege Egunetik atzera behera egiten dute bisitek. Makina bat elgoibartarrez gainera, bazter guztietatik etortzen da jendea jaiotza ikustera.

• Lanean hasita

Elgojaiotzakoek aitortu dutenez, dagoeneko hasi dira hurrengo jaiotza prestatzen. "Hondatu diren piezak eta mugimendudun irudiak konpontzea izaten da lehen lana eta aurten dezente izan dira konpondu beharrekoak", azaldu dute. Parrokiako lokalean hezetasun gehiegi dagoela-eta, mugimendudun irudi guztiak ateratzen dituzte eta beste leku batean gorde, hezetasunak kaltetu ditzakeen beste hainbat pieza eta gauzarekin batera. Taldeko kideak adinean aurrera dihoazela ere ohartarazi dute, eta gustatuko litzaike kide berriak taldera batzea.

Ikus hemen: azken zortzi urteetako jaiotzen bideoak

Lotura duten albisteak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza