Istripua izan da Sigma parean eta bi lagun zauritu dira

Barren.eus 2017ko urt. 30a, 09:19

N634 errepidean gertatu da istripua. Auto batekin istripua izan ostean, furgoneta bat errepidetik irten eta Olaso industrigunera jausi da.

07:50 inguruan gertatu da istripua. Eibarko noranzkoan zihoan Volkswagen Kalifornia furgoneta atzeko aldean jo du beste auto batek eta ibilgailuaren kontrola galdu du furgonetako gidariak. Beherago dagoen Olaso industriaguneko errepidera erori da. Bi ibilgailuetako gidariak eraman dituzte Mendaroko Ospitalera.

 istripua sigma ona

 istripua sigma behetik

istripua sigma behetik2

istripua sigma olaso elgoibar furgoneta

 istripua sigma olaso elgoibar furgoneta behetik

 istripua sigma olaso elgoibar arrastoak

 

Lotura duten albisteak: