Deba ibaia maila laranjara ailegatu da Altzolako estazioan

Barren.eus 2017ko urt. 16a, 23:19

Altzolako estazioan 68 litro metro karratuko zenbatu dituzte gaur eta maila laranjaraino ailegatu da Deba ibaiaren emaria. Altzola parean gainezka egin du urak eta Kilimon errekak ere gainezka egin du Mendaron.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ufal arriskuegatik indarrean jarri duen alerta laranja amaitutzat eman duen arren, maila bat baxuago dagoen alerta horia gauerdira arte luzatuko dela jakinarazi du. Bi ordu barru atertu dezakeela esan du Euskalmetek, 23:15ean. Euri asko egin du gaur -68 litro metro karratuko zenbatu dituzte Altzolako estazioan- eta gainezka datoz urak Deba ibaiaren arroan. Altzolako estazioan maila laranjaraino ailegatu da ur emaria. Deba ibaian urak handi datozenean Kilimon errekak ezin izaten du ibairatu Mendaron, eta gainezka egiten hasi da Garagartza auzoan. Hala, Kilimoi errekari begirik kendu gabe daude Mendaron, beste behin ere.

Zorionez, oraingo honetan Deba ibaiak ez du maila gorria gainditu, iazko otsailean eta 2015. urteko urtarrilean gertatu zen moduan. 

euria maila laranja altzola elgoibar