Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

marisko zozketa elgoibarEguberrien bueltan hainbat zozketa egin dituzte Elgoibarren, eta antolatzaileek saritutako zenbakien eta saridunen berri eman dute, besteak beste, Txankakua merkatari elkarteak, C.D. Elgoibarrek, Mendaroko dendariek, eta preso eta iheslarien aldeko Marisko otarra antolatzen duten lagunek.

Bezeroen artean hamar sari banatu ditu Txankakua merkatari elkarteak: 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari, 1.800 euro guztira, hain justu ere. Saria erosketa txeketan jasoko dute irabazleek, eta Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatu beharko dute. Txartel sarituen jabeek otsailaren 9ra arteko epea dute irabazitako txartelak aurkezteko. Ondoko taulan ikus ditzakezue zenbaki sarituak.
Irabazleak    Saria    Erreserba

  1. 82.550    500 euro    07.098
  2. 72.081    500 euro    81.141
  3. 05.495    100 euro    80.091
  4. 13.205    100 euro    94.649
  5. 16.411    100 euro    43.133
  6. 16.998    100 euro    00.212
  7. 83.075    100 euro    15.752
  8. 01.515    100 euro    57.066
  9. 40.518    100 euro    30.453
  10. 14.104    100 euro    85.351

• CD Elgoibarren otarraren irabazleak
C.D. Elgoibarrek otarra erraldoi baten zozketa egiten du urtero Gabonen bueltan, eta honako hauek dira saritutako zenbakiak: 1.saria: 22059 (ordezkoa: 07175), 2. saria: 12454 (ordezkoa: 14163). Lehen saria Unai Alberdik eskuratu du eta Angel Sanzek bigarrena. Hilabete honetako bazkide leialaren irabazlea zein izan den ere jakinarazi du futbol taldeak. Pedro Barrenetxeak irabazi du bi lagunentzako afaria, Txarridunan.

cd elgoibar otarra zozketa 1.saria

 

cd elgoibar otarra zozketa 2.saria
• Marisko-otarrak badu jabea
 Urtero legez, mariskoz betetako otarra zozkatu zuten Gabon Zahar azoka egunean, presoen eta iheslarien eskubidearen alde. 00789 zenbakia irten zen saridun, eta zenbaki horren jabe zen Tomas Olasolok jaso zuen Marisko Otarra. Beheko argazkian ageri da Olasolo, emaztearekin batera, Itziar Ibaberen eskutik saria jasotzen.

• Erosketa bonuak Mendaron
Mendaroko Udalak herriko merkataritza suspertzeko kanpaina jarri zuen abian 2014an. Kanpaina horren barruan, herriko hamar establezimendutan gastatzeko 50 euroko hamar erosketa bonu zozketatu dituzte aurtengo kanpainan parte hartu duten 21 dendariek. Hona hemen sarituak:
Establezimendua eta saridun bezeroa:

  • EDERKI Alberto Garcia
  • J.I. FERNANDEZ FARMAZIA Carmen Fundazuri
  • DEGUSTACION MENDARO Sirar Roiz
  • IRRINTZI MªAxun Iturbe
  • PUXIKA Ekain Garcia
  • NAHIA Josefa Seijas
  • MORROSKILLO Arantxa Cebrian
  • SAINT GERONS Ibon Kerexeta
  • EUSKONATURA Iñigo Oria
  • PAGOERROTA Jon Larrañaga

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza