300 urte estreinako mezatik

Barren.eus 2016ko abe. 30a, 22:16

Kalegoengo San Bartolome parrokian lehen meza ospatu zutenetik 300 urte bete dira gaur, eta meza berezia egin dute 19:00etan, urte osoko ospakizun egitarauari amaiera emanez. Donostiako gotzain Jose Ignacio Munillak gidatu du elizkizuna, eta Elgoibarko lau alkate ohi ere izan dira elizkizunean gaur egungoarekin batera.

1716ko abenduaren 30ean eskaini zuten estreinako meza San Bartolome parrokian, hortaz, gaur 300 urte bete dira. Hori dela eta, ospakizun urtea izan da aurtengoa San Bartolome parrokiarentzat. Urte osoko egitaraua prestatu dute, eta ekintza ugari burutu dituzte urte osoan zehar. Besteak beste, bisita gidatuak, hitzaldiak, kontzertuak edota erakusketak izan dira, eta Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek parrokiaren historiari buruzko liburua ere argitaratu dute.
Antolatutako ekintzei amaiera emateko meza berezia ospatu dute gaur. Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak gidatu duen mezan Parrokiko abesbatzak, Udal Txistulari Taldeak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak ere hartu dute parte.

 300urte lehen meza bartolome elgoibar agintariak

 300urte lehen meza bartolome elgoibar alkateak

 300urte lehen meza bartolome elgoibar munilla

 300urte lehen meza bartolome elgoibar munilla2

 300urte lehen meza bartolome elgoibar barruan

300urte lehen meza bartolome elgoibar haritzedt

 300urte lehen meza bartolome elgoibar haritzedt3

300urte lehen meza bartolome elgoibar abrruan2

 300urte lehen meza bartolome elgoibar amaiera

300urte lehen meza bartolome elgoibar txistulari irteera

300urte lehen meza bartolome elgoibar udalordezkariak

300urte lehen meza bartolome elgoibar alkateak2

 300urte lehen meza bartolome elgoibar alkateak3

 300urte lehen meza bartolome elgoibar anebeitia

300urte lehen meza bartolome elgoibar luntx