Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 jaioza mekanikoa elgoibar inaugurazioa 1Atzo, abenduak 20, jarri zuten martxan Elgojaiotza taldeko kideek jaiotza mekanikoa, eta gaur jarriko dute ikusgai gainerako publikoarentzat, 17:30etik aurrera. San Bartolome parrokiaren 300. urteurrena ez zaie oharkabean pasa arduradunei, eta parrokiari berari lekua egin diote jaiotzan.

 San Bartolome parrokiaren erreplika sartu dute eskalara egina, eta detaile guztiak kontuan hartuta. Gauez erlojua eta kupula argiztatuta egongo dira, eta egunez kanpaiek joko dute. Horrez gain, erlojuak ordua ematen du. Elizapean arrantzaleen auzoa ere sortu dute, eta lehendik zeuden mugimendudun irudiez gainera berriak ere jarri dituzte.

• Pedro Albizuriri eta Benantzio Otaegiri omenaldia
Benantzio Otaegi parrokoak jaiotza bedeinkatu eta martxan jarri zuen. Era berean, aurtengo inaugurazio ekitaldian Pedro Albizurik ere hartu zuen parte, hainbat urtean Elgoibarko parroko izandakoak. Biek oroigarri bana jaso zuten Elgojaiotzaren eskutik. Iosu Arraiz alkateordeak, bestalde, eskerrak eman zizkien Elgojaiotzako kideei urtero egiten duten lanagatik.

  • Bisita ordutegia: Astelehenetik barixakura, 17:30etik 20:30era, eta zapatu eta jaiegunetan (10:30-13:30 / 17:30-20:30) bisitatu daiteke Parrokiako Jaiotza. San Anton egunera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 17ra arte, alegia.

 jaioza mekanikoa elgoibar inaugurazioa hitz

jaiotza mekanikoa elgoibar donpedro

 jaiotza mekanikoa elgoibar donpedro2

jaioza mekanikoa elgoibar inaugurazioa

jaioza mekanikoa elgoibar inaugurazioa eliza

jaioza mekanikoa elgoibar inaugurazioa 2

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza