Kaleak oinezkoentzako berreskuratuko dituzte Mugikortasun Iraunkorraren Astean

Barren.eus 2016ko aza. 21a, 10:06

Gaurtik azaroaren 26ra bitartean Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko da Elgoibarren, eta antolatu dituzten ekintzen artean, erdiguneko kaleak motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira aste osoan.

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea izan zen irailaren 16tik 22ra, "Mugikortasun zentzudun eta iraunkorra, Europarako inbertsioa" lelopean. Elgoibarko Udalak, beste behin ere, bat egin du ekimenarekin eta asteon ospatuko du Mugikortasun Iraunkorraren Astea, azaroaren 21etik 26ra bitartean, hain justu ere. Kaleak oinezkoentzat berreskuratzeko eta erdiguneko kaleetan ibilgailu pribatuen joan-etorriak murrizteko helburuarekin hainbat ekintza antolatu dituzte. Hona nagusienak:

  • Erdiguneko kaleak motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira aste osoan. Pedro Mugurutza (1 zenbakitik 11 zenbakira), San Frantzisko, San Bartolome eta Santa Ana kaleak erabat itxita egongo dira aste osoan motordun ibilgailuentzat (salbuespenak: anbulantziak, garajeak, … sartzeko beharra duenak, Udaltzaingoarekin jarri beharko da kontaktuan).
  • Bide hezkuntzako tailerrak HH5 mailako ikasleei, Elgoibar Ikastolan eta Herri Eskolan. Elgoibarko Udaltzaingoak emango du.
  • Azaroak 25: Oin Alai berezia, 60+ taldekoek lagunduko diete boluntarioei egun batez.
  • Azaroak 26: Bigarren eskuko merkatua. Herriko ikastetxeak, parrokiako misio taldea, Elgoibarko Izarrak eginiko esku tailerrak, ….

mugikortasun iraunkorra elgoibar merkatua 1

Lotura duten albisteak: