Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

mannequin challenge meka elgoibarHarlem Shake edo Baldekada Ur Izoztuaren (Ice Bucket Challenge) erronken ostean, Mannequin Chalenge izan da Interneten birala bihurtu den azken erronka. Eta, aurrekoak bezala, hau ere ailegatu da Elgoibarrera. (bideoa dauka)

Meka Albitxuri Lanbide Heziketako automozioko ikasleek bat egin dute Interneten modan dagoen 'Mannequin Challenge' (manikiaren erronka) fenomenoarekin. Erronka honen helburua bakarra da: kamera aurrean izoztuta geratzea. Mekako ikasleek gainera, Gaztea irratiak antolatu duen Mannequin Challenge lehiaketara bidali dute euren bideoa, "Motorrak bezalako ikasleak" lelopean. Hona hemen bideoa:

Realeko zenbait jokalarik ere bat egin zuten 'Mannequin Challenge' erronkarekin, tartean Markel Bergara elgoibartarrak. Hona hemen Realeko jokalarien erronka.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza