Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 taloak elgoibar izarraFamiliaren hizkuntza transmisioa lantzeko helburuarekin taloak egiteko tailerra antolatu du Atxutxiamaikaren Kiribilduz egitasmoak Udalarekin lankidetzan, HH4-LH3 adin tarteko umeentzako eta euren gurasoentzako.

Taloak egiteko ikastaroa Zubi Ondo Elkartean (Jausoro Enparantza, 6) egingo dute zapatu honetan, azaroaren 19an, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Izena emateko azken eguna azaroaren 17a, eguena, izango da. Internetez, honako loturan egin daiteke izenematea

Saioaren prezioa 6 eurokoa da (Elgoibarko Izarrako bazkideentzat 5 euro) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea eskatu dute antolatzaileek. Era berean, Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, euskararekiko jarrera positiboa eskatzen dute. Dena dela, tailerra euskara hutsean izango den arren, euskaraz ez dakiten gurasoak ere parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek. Hori bai, ohartarazi dute ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahal izango duela parte. 

Informazio gehiago Elgoibarko Izarran. Honako telefono zenbakira deituta, edo 943 741 626 (Jon) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postara idatzita

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza