Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 altzola eliza elgoibarAltzolako San Juan Bautista eliz-parrokia zaharberritzeko lanak amaitu dituzte, eta hainbat hilabetez itxita egon ostean, domekan (azaroak 6) irekiko dute berriz. Eliza berritua inauguratzeko ospatuko duten mezan Jose Ignacio Munilla Donostiako Gotzainak hartuko du parte. Egun berean Angel Bazterretxea apaizaren agur mezan ere hartuko du parte Munillak, Mendaron.

Datorren domekan, azaroaren 6an, inauguratuko dute Altzolako San Juan Bautista eliza berritua. 10:30ean hasiko den elizkizunean Donostiako Gotzain Jose Ignacio Munillak hartuko du parte. Egun berean, baina 12:00etan, Mendaroko Angel Bazterretxea abadearen agur meza egingo da Azpilgoetako Ama-Zerutiarraren eliz parrokian. Hor ere parte hartuko du Munillak.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza