Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 talo tailerra2013iraila elgoibarHileko azken antolatu dute Udalak eta Debemenek zapaturako (urriak 29), eta oraingo honetan Herri Eskolako Kalamua guraso elkarteak jarriko du txosna. Era berean, umeentzako talo tailerra egongo da.

Elgoibarko baserrietako produktuak erosteko aukera egongo da goizez, eta eguerditik aurrera ganadu erakusketa egingo dute Aita Agirre plazan. 12:00etan Kale Kantariak irtengo dira kantuan Kalebarren plazatik eta kalejiran ibiliko dira. Ordu berean, umeentzako talo tailerra hasiko da Kalebarren plazan. 12:00etatik 14:00etara egongo da talo tailerrean parte hartzeko aukera.

• Hona hemen egitaraua:

  • 9:00-14:00: Elgoibarko baserriketako produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11:00etatik aurrera: KALAMUA GURASO ELKARTEAk PINTXOAK prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
  • 12:00etan: KALE KANTARIAK. Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
  • 12:00etik 14:00era: TALO TAILERRA txikientzat.
  • Eguerditik arratsaldera: GANADU ERAKUSKETA, Aita Agirre Plazan.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza