Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

jakoba errekondo ortuan elgoibar h1 elgoibarJakoba Errekondo (Usurbil, 1961) etorriko da Elgoibarrera, Bizi baratzea hitzaldia ematera eguazten honetan (irailak 28), Elgoibarko Izarrak duen Kulturekintza programaren barruan.

Bizi baratzea. Garaian garaikoa garaiz da Jakobak idatzitako azken liburuaren izenburua, eta horren aurkezpena egingo du. Baina, batez ere, jendearen galderei erantzun eta zalantzak argitzeko erabiliko du hitzaldia. Besteak beste, baratzari, lorategiari, etxe barruko landareei, fruta-arbolei, eta basoari lotutako galderei eta zalantzei erantzuteko saioa izango da Jakoba Errekondorena.

Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan egingo du saioa, 18:00etatik aurrera. Hitzaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udaleko Ekonomia Sustatzeko sailak antolatu dute elkarlanean, Udalak finantzatuta. Iaz Mendaroko Trinidade baselizan eskaini zuen Errekondok Bizi baratzea izeneko hitzaldia.
Bizi baratzea, Jakoba Errekondoren hitzaldia

  • Eguna: irailak 28, asteazkena
  • Ordua: 18:00
  • Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi-gela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza