Elurrak hartu dio lekukoa euriari

Barren.eus 2015ko ots. 4a, 20:02

Joan diren egunetako euri denboraleen ostean, mendebaldetik sartu da goizaldean elur denboralea Euskal Herrira, eta eguna argitu duenean iritsi da Elgoibarrera eta Mendarora. Kaleak eta errepideak zuritu ditu eguneko hainbat unetan, baina ez da aparteko arazorik sortu herrigunean. (argazkiak dauzka)

 

Euskal Herria astintzen ari den euri eta elur denboraleak Elgoibar eta Mendaro zuritu ditu gaur. Ibai eta erreken mailari begira pasa genuen asteburua. Urteko lehen elur denboraleak ez du aparteko arazorik sortu, baina kontu handiz ibiltzera behartu gaitu. Alabaina, irudi ikusgarriak ere laga dizkigu.