Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldea ez da gaur kantuan eta eskean irtengo

Barren.eus 2015ko ots. 4a, 13:04

Eguraldiak hala behartuta, Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak gaur kantuan eta eskean ez irtetea erabaki du. Elurra mara-mara dihardu, eta baserri-bideak elurtuta eta izoztuta daudela ikusita, arriskurik ez hartzea erabaki dute. 

1994an berreskuratu zuen Elgoibarko Izarrak Santa Ageda bezperan baserriz baserri kantuan eta eskean irteteko ohitura, eta usadio zaharrari huts egingo dioten lehen urtea izango da aurtengoa. Elkartetik esan digutenez, pena handiarekin hartu dute erabakia, eta datorren urteko otsailaren 4aren zain geratu dira.