Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

 trena elgoibarAltzako geltokia zabalduz, eta Irunera, Zumaiara, Ermua-Eibarrera eta Elgoibarrera tren-maiztasunak handituz, Euskotrenek bere zerbitzuak hobetuko dituela jakinarazi du. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena eta Lurraldeko Politika sailburuak zehaztu duenez, “Elgoibar-Bilbo tarteko zerbitzuan hobekuntzak egingo dira, trenak 30 minutuko maiztasunarekin ipiniko baitira, baita bidaiari gutxiko ordutan ere. Gaur egun 60 minutuko maiztasuna dute.

Datorren irailaren 12tik aurrera, Altzako geltokia zabaltzearekin batera, Euskotrenek eskaintzen dituen tren bidezko garraio-zerbitzuak hainbat hobekuntza ekarriko ditu maiztasunei, ordutegiei eta tren-unitateei dagokienean.
Elgoibar-Bilbo tarteari dagozkion hobekuntzetan, trenak 30 minutuko maiztasunarekin ipiniko dituztela jakinarazi du Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena eta Lurraldeko Politika sailburuak, baita bidaiari gutxiko ordutan ere. Gaur egun 60 minutuko maiztasuna dute.  Eibar eta Ermua artean, eta puntako ordutan, zerbitzuak 10 eta 20 minutu arteko maiztasunekin jarriko dira.

Elgoibar eta Donostia arteko lineari dagokionez, orain arte moduan irtengo dira trenak Gipuzkoako hiribururantz. Zumaia eta Donostia artean, baina, bidaiari gutxiko goizeko eta arratsaldeko ordutegietan zerbitzu gehiago ipiniko dira 30 minutuko etengabeko maiztasunekin.

tren zerbitzua elgoibar bilbao

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza