Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

trailerra irauli a8 elgoibarHodiz beteta zihoan kamioi batek istripua izan du A8 autobidean, Elgoibar parean eta errepideko erdibitzailearen gainean gurutzatuta gelditu da. Arregitorre eta Erretsundi batzen dituen zubipean izan da istripua eta herritar asko gerturatu dira istripuaren ondorioak ikustera. 

Istripua 20:10ean gertatu da.

Erretxindiko bizilagun batek esandakoaren arabera, irauli den unean zarata handia atera du kamioiak. “Etxean nengoen eta hegazkin bat jausten ari zela pentsatu dut atera duen zarata entzunda”. Ertzainek eta suhiltzaileek lagundu diote gidariari kamioi barrutik ateratzen. "Nahiko erraz eta azkar atera dute barrutik", azaldu du lekuko batek. "Eserita egon da bide bazterrean eta itxura batean nahiko ongi zegoela zirudien, baina anbulantzian eramateko mugitu dutenean sekulako garrasiak egin ditu". Kamioia Donostiako norantzan zihoan. Artaziarena egin eta zubia pasa aurretik hasi da iraultzen, eta zubia pasa eta gero gelditu da, beheko argazkiotan ikus daitekeen moduan. Suhiltzaileek kendu behar izan dituzte trafikoa oztopatzen zuten hodiak bidetik. Orduerdiz egon da moztuta bidea eta lau kilometro inguruko auto ilarak sortu dira.

trailerra irauli a8 elgoibar1

trailerra irauli a8 elgoibar3

trailerra irauli a8 elgoibar bestaldea

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza