Kandelak egiten ikasteko umeentzako tailerra zapatuan Kalebarrenen

Barren.eus 2016ko eka. 24a, 11:17

Elgoibarko hilaren azken zapatuko azoka bihar (ekainak 25) izango da. Goizean, herriko baserritarren saltokiak eta Sanlo eskubalio taldearen pintxoak (herriko baserri eta harategietako produktuekin) egongo dira Kalebarren plazan eta kandelak egiten ikasteko tailerra egongo da umeentzat.

Elgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta, ekaineko azken zapatuko feria egingo dute bihar, hilak 25. Ohi duten legez, Elgoibarko hainbat baserritarrek eta ekoizlek saltokiak jarriko dituzte Kalebarren plazan (9:00etatik 14:00etara). Horretaz gain, Kale Kantariak taldeak euskal kantu herrikoiekin girotuko du feria eguna. 12:00etan hasiko dute kalejira Kalebarren plazatik. . Ordu berean hasi eta14:00etara bitartean, berriz, kandelak egiten ikasteko haurrentzako tailerra egongo da Kalebarrenen. Tailer horretan kandelak egiteaz gain, txikienek erleen inguruko azalpenak jasoko dituzte. Bestalde, eguerdian hasi eta arratsaldera bitartean ganadu-erakusketa egingo da Aita Agirre plazan.

Ganadu erakusketa ere egingo da, eguerditik arratsaldera bitartean, Aita Agirre plazan.