Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 30 ibaiagainezkaDeba ibaia hazi-hazi eginda dator beste behin ere eta segurtasun neurriak hartzeko eskatzen ari dira, udal-bandoaren bitartez, Elgoibarko eta Mendaroko Udalak. Mendaron dagoeneko bere bidetik irtetzen hasi da ibaia Kilimon errekarekin bat egiten duen gunean, Garagartzan, eta badaezpada, haurreskola husteko agindu berri du Udalak. Haurren gurasoekin harremanetan jarri dira seme-alabak jasotzera joan daitezen. (argazkiak dauzka)

Eguen arratsaldean hasi zen euri denboraldea eta harrezketro etenik gabe egin du euria. Ordu gutxitan litro asko pilatu dira eta Elgoibar eta Mendaro inguruko ibai eta errekak ibaiak hazita datoz oso. Deba ibaiak gainezka egin du Andikano eta Maltzaga arteko bidegorrian, eta bidegorriaren hainbat zati ur azpian daude.

Bideoa: Deba ibaia hazita. Barixakuan, 15:00etatik 16:00etara hartutako irudiak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza