Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014 12 19 jaiotzamekinaugtorneroaAbenduaren 19tik San Anton egunera arte egon da ikusgai jaiotza mekanikoa. Makina bat elgoibartarrez gainera, bazter guztietatik etorri da jendea jaiotza ikustera. Jaiotza ikusi ezin izan duzuenok Elgojaiotza elkartekoek sarera igo duten bideoan duzue aukera. (bideoa dauka)

 Juan Mari Osoro "Katxo" zenaren alargunak eta alabak piztu zuten jaiotza mekanikoa abenduaren 19an eta joan den urtarrilaren 17ra arte egon da ikusgai jaiotza Parrokiako lokalean. 40 metro koadroko neurria du jaiotza mekanikoak, eta 30 figuratik gora dira mugimendudunak. Tornugilea izan da aurtengo berrikuntzetako bat, Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena gogoan izan dute-eta antolatzaileek. Elgojaiotzakoek prestatu duten ondorengo bideoan ikus dezakezue 2014-2015eko jaiotza.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza