Azken aldian ematen ari diren bero aldiak kontuan izanik, Mendaroko Udalak erabaki du Maite Maiora kirolguneko ur txorrotak zabalik mantentzea irailaren amaiera arte.
Ordutegia, 14:30etatik 20:00ak bitartekoa izango da, bai astegunetan eta baita jaiegunetan ere. Joan den ekainaren 9tik daude martxan ur txorrotak.