Haurrentzako eskaintza oparoa ekarriko dute Atxutxiamaikak eta Ludotekak udako oporraldirako

Barren.eus 2016ko api. 1a, 08:15

Udaberriko oporraldiaren ostean, udako oporraldiaren esperoan daude asko. Itxaronaldia luze egin dakieke, akaso, baina espero baino lehen etorriko da. Atxutxiamaika eta Ludoteka, esate baterako, udaldiko eskaintza prestatzen ari dira, eta apirilaren 4an ekingo diote izenemateari. 

Hurrengo lerroetan jaso ditugu eskaintzaren inguruko xehetasunak. Aukera zabala da: Haur Hezkuntzako bigarren mailatik hasita, Lehen Hezkuntzako seigarren mailara arte.

Datorren astelehenetik (apirilak 4) aurrera izena eman ahal izango da Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak antolatutako udaldiko eskaintzan. Izenematea apirilaren 18an amaituko da. Elgoibarko Izarra elkartean edo Ludotekan eman ahal izango da izena, edo bestela elgoibarkoizarra.eus webgunean sartuta. Plazak mugatuak izango dira. 2016 honetako eskaintza oparoa izango da, HH2tik LH6ra bitarteko umeentzako aukera zabala prestatu baitute. Udalak diruz lagunduko du eskaintza. Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak zenbait deskontu aplikatuko dituzte. DSBL (AGI), DBE (RGI) eta GLL (AES) jasotzen duten familiek %70eko deskontua izango dute. Familia ugariek, berriz, %30ekoa. Bigarren anai-arrebak %30eko deskontua izango du.

Apariketan (HH2-HH4) 

Txikienentzako bi txanda egongo dira. Ekainaren 27tik uztailaren 8ra lehenengoa eta uztailaren 11tik 22ra bigarrena. Txanda bakoitzaren prezioa 56 eurokoa da (50 eurokoa Ludotekako edo Elgoibarko Izarrako bazkideen kasuan).

Umeak bi txandetara bidaliz gero, 101 eurokoa izango da izenematearen prezioa (91 euro bazkideen kasuan). Egitasmoaren ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango bada ere, 07:30etik aurrera Goiz Txoko zerbitzua eskainiko dute. Txandaren prezioa 69 eurokoa izango da (62 euro bazkideen kasuan) eta bi txandetara joatearren 101 euro ordainduko dira (91 euro bazkideek).

Firin Faran (HH5-LH1) 

Kasu honetan ere ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango da lehen txanda eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra. Txanden prezioak 69 eurokoak dira (62 bazkideen kasuan). Bi txandetara joanez gero, prezioa 125 eurokoa izango da (112 euro bazkideek).

Apariketako ordutegi bera izango du Firin Faran egitasmoak, baina eguenetan egun osoko irteera izango dute, eta umeak 18:00etan itzuliko dira. Hemen ere, goiz txoko zerbitzua egongo da.

2016 04 01 atxutxi ludo udakoeskaintza irekia

Abixadan (LH2-LH3) 

Txanden egutegia eta ordutegia aurreko bien berbera izango da. Eguenetan egun osoko irteera izango dute 18:00ak arte, eta, horrez gain, txandako azken bi gauak kanpoan emago dituzte. Txanda bakoitzaren prezioa 89 eurokoa izango da (80 euro bazkideek) eta bi txandak hartuz gero 161 eurokoa (145 bazkideek).

2016 04 01 atxutxi ludo udakoeskaintza abixadan 2016 04 01 atxutxi ludo udakoeskaintza aldenik alden

•Aldenik-Alden (LH3-LH6) 

Nagusienek Aldenik-Aldenen eskaintza zabalaz gozatu ahal izango dute. Alde batetik, astekako eskaintzan arratsalde pasak (martitzenetan), egun-pasak (eguenetan), iluntze-pasak (barixakuetan) izango dira. Lehen astea ekainaren 28tik 1era izango da. Bigarrena, uztailaren 5etik 8ra, eta hirugarrena uztailaren 12tik 15era. Aste bakoitzaren prezioa 22 eurokoa izango da (20 euro bazkideen kasuan). Beste alde batetik, bi egonaldi iragarri dituzte Aldenik-Alden egitasmoan. Zuhatzako irlara izango da bat (ekainaren 24tik 26ra) eta Bizkaiko kostaldera bigarrena (uztailaren 20tik 22ra). Egonaldi bakoitzaren prezioa 48 eurokoa izango da (43 euro bazkideek). Astekako eskaintza bat baino gehiago eta egonaldiren bat hartzen dutenentzako deskontu sorta egongo dela iragarri dute.