Pirinioetara mendi irteera antolatu dute Morkaikok eta Eibarko Klub Deportibok

Barren.eus 2023ko mai. 30a, 12:43

Morkaiko mendi taldeak eta Eibarko Klub Deportibok bi eguneko mendi irteera antolatu dute Pirinioetara, ekainaren 17 eta 18rako.

Lehen egunean, ekainaren 16an, Cotefablotik abiatuko dira eta Erata (2005 m.) gailurretik eta Yesero herritik igaro ostean, Biescasen amaituko dute ibilbidea. Zapatu gaua Jakako aterpetxe El Pueyon emango dute. Bigarren eguneko ibilbidea Santa Elenatik hasi eta Peña Blanca (2555 m.) eta Peña Roya (2568 m.) gailurrak igo ostean, Panticosan amaituko dute.  Bazkideentzako prezioa 130 euroan jarri dute eta 145 euro ordaindu beharko dute bazkide ez direnek. Prezioan autobus bidaia, alojamendua eta aterpeko gosaria eta afaria sartuta daudela azaldu dute. Izena ematerakoan 50 euroko fidantza ordaindu beharko da, eta ez dute diru hori itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan. Era berean, gogora ekarri dute irteeran parte hartu ahal izateko nahitaezkoa dela Espainiar Estatuko estaldurarekin federatuta egotea.

Ordainketa egiteko kontu zenbakiak honako hauek dira. Ordainketa egin ostean, morkaiko@morkaiko.eus helbidera bidali behar da ordainagiria.

  • Euskadiko Kutxa ES83 3035 0007 27 0071104751
  • Kutxabank ES36 2095 5036 5410 6012 9326