Aste Nagusia ospatuko du Elgoibarko Udal Ludotekak, maiatzaren 23tik 27ra

Barren.eus 2023ko mai. 22a, 13:12

Festetarako kamiseta sortzeko saioarekin hasiko da bihar, hilak 23, Elgoibarko Udal Ludotekak antolatzen duen Aste Nagusiaren 13. edizioa. Ludotekan eta Kalegoen plazan egingo dituzte ekintzak.

Bost festa egun izango ditu Elgoibarko Udal Ludotekaren XIII. Aste Nagusiak, maiatzaren 23tik 27ra bitartean, eta askotariko ekintzak prestatu dituzte, besteak beste, jaietako kamiseta egiteko tailerra, diskoteka, merendola, festa txokoak, futbol txapelketa, herri bazkaria edo herri kirolak. Hona egitaraua, xehetasun gehiagorekin:

  • Maiatzak 23, asteartea: Sortu zure jaietako kamiseta. Haur Hezkuntza 5 – Lehen Hezkuntza 3 maila arteko haurrentzat. 16:30etik 19:30era Ludotekan.
  • Maiatzak 24, asteazkena: Diskoteka eta merendola. Haur Hezkuntza 5 – Lehen Hezkuntza 3 maila arteko haurrentzat. 16:30etik 19:30era Ludotekan.
  • Maiatzak 25, osteguna: Festa txokoak. Haur Hezkuntza 5 – Lehen Hezkuntza 3 maila arteko haurrentzat. 16:30etik 19:30era Ludotekan.
  • Maiatzak 26, ostirala: Futbol txapelketa. Lehen Hezkuntza 4 eta 6 maila arteko haurrentzat. 18:00etatik 20:00etara Kalegoen Plazan.
  • Maiatzak 27, larunbata: Herri Bazkaria + herri kirolak. Lehen Hezkuntza 4 eta 6 maila arteko haurrentzat. 12:00etatik 18:00etara Kalegoen Plazan.


Herri bazkarian eta herri kiroletan parte hartzeko izena eman behar zen, aurreko barikua baino lehen, baina gainontzeko ekintzetarako ez da izena eman beharko. Antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu dituzte herriko umeak.

2023 05 22 aste nagusia egitaraua kartela