'Aldenik Alden' egitasmoko maiatzeko ekintzetan izena emateko epea astelehenean itxiko dute

Barren.eus 2023ko mai. 4a, 10:23

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika egitasmoko arduradunek prestatu dituzte dagoeneko Aldenik Alden programaren barruan maiatzean egingo dituzten ekintzak.

Bi izango dira: maiatzaren 13an, Lekeitioko Mendexa Park abentura parkera joango dira, eta hilaren 20an, berriz, harrapa ezazu bandera rol jokoa egingo dute Zarautzen.

Bi irteeren prezioa 21 eurokoa da (bazkideentzako, 19 euro). Arduradunek jakinarazi dute Mendexa Parkerako partaide muga gainditzen bada, zozketa egingo dutela. Ekintza horietan izena emateko epea maiatzaren 8an amaituko da. Informazio gehiagorako eta izena emateko 943 741 626 telefonora deitu edo www.elgoibarkoizarra.eus webgunea kontsultatu daiteke.