Mahai-jokoen jardunaldia antolatu dute Mendaron apirilaren 15erako

Barren.eus 2023ko api. 11a, 15:02
 
Catan eta Carcassonne jolasetan lehiatzeko aukera izango da besteak beste apirilaren 15erako Mendaron antolatu duten saioan. Devir argitaletxeak argitara emandako jokoa da Catan, mahai-joko modernoetan aurrenekoetakoa, eta erreferente bihurtu dena. Gaur egun 40 herrialde baino gehiagotan dago eta 30 hizkuntza baino gehiagotan jokatzen da. Klaus Teberrek sortu zuen Catan, 1995.urtean, eta 2015az geroztik, euskarazko bertsioa ere badu. Plazaratutako baliabideen kudeaketan oinarrituriko 2-6 jokalarirentzako mahai-jokoa da. Jokalariak herri, hiri eta bideak egin behar dituzte puntuak lortzeko. Eraikitako herri, hiri eta bideek puntuak ematen dizkiote jokalariari eta 10 puntura lehenengo heltzen den jokalariak irabazten du. Ordenagailu eta telefono mugikorretarako ber­tsioak ere badaude. Carcassone, berriz, Erdi Aroan gidatutako mahai-jokoa da, 8 urtez gorakoentzako aproposa eta bi eta lau jolaskide artean jolastekoa. 
 
Mahai jolasen jardunaldi hau frontoian egingo dute, goiz eta arratsaldez. Goizez, 10:00etatik 14:00era bitartean, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30era. Era berean, antolatzaileek aurreratu dute zozketak ere izango direla. Odiseak antolatu du saioa, besteak beste Udalaren laguntzarekin.