Gaur zabaldu dute gaueko tximeletak eta anfibioak ezagutzeko irteerarako izena emateko epea

Barren.eus 2023ko api. 11a, 12:30

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak Elgoibarko Udalarekin lankidetzan antolatutako 'Gure natura ezagutzen' programaren barruan, gaueko tximeletak eta anfibioak ezagutzeko irteera antolatu dute apirilaren 21erako (barikua). Gaur zabaldu dute izena emateko epea.

Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza izan dute antolatzaileek irteera honetarako. Gidatutako irteera izango da, eta bi izango dira gidariak. Dan Lertxundi Manterola eta Ander Izagirre Egaña.  Irteerarako 20:00etan elkartuko dira IMHko aparkalekuan. Antolatzaileek buruko argia edo linterna eramateko eskatu dute. Izena emateko honako lotura honetan sartu behar da. HEMEN