Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 24 aldenik alden mendaronBi ekintza proposatu ditu Aldenik Alden egitasmoak martxorako, eta gaur arratsaldeko 17:00etan zabalduko dute izena emateko epea.

Martxoaren 11rako 'SanPedroAbentura' antolatu dute. Idotorbe auzora egingo dute irteera, egunpasa joango dira, eta bertan era askotariko jolas eta dinamikak egingo dituzte.

Martxoaren 25erako, berriz, 'Pista! Proba' jolasa. Egunpasa egingo dute elkarrekin, Elgoibarren, eta taldeka txoko desberdinetan jarriko dituzten erronka eta probak gainditu beharko dituzte.

Proiektua izaten ari den arrakasta ikusita plaza kopurua handitzea erabaki dute, eta oraingoan ez dituzte plazak zozketa bidez esleituko. Martxoaren 3ra arte dago izena emateko epea.

Informazio osoagoa elgoibarkoizarra.eus weborrian

2023 02 24 aldenik alden martxo kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza