Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 16 eski irteera morkaiko 3Morkaiko mendi taldeak Luz-Saint-Sauveur ingurura mendi eski irteera antolatu du martxoaren 4 eta 5erako.

Martxoaren 4an, goizaldean irtengo dira Elgoibartik autobusean. Hainbat ibilbide begiz jota dituzten arren, izena ematen duten lagunen mailaren arabera eta elurraren baldintzen arabera hartuko dute azken erabakia. Alabaina, "zailtasun ertaineko" eski zeharkaldiak egingo dituztela zehaztu dute, "gutxi gorabehera 1200 metro inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean". Norberak eraman beharko du mendian segurtasunez ibiltzeko materiala: ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta. Derrigorrez eraman beharrekoak izango dira. Hala ere, material hori lortzeko laguntza emango du Morkaikok. Mendian federatuta egotea -Pirineotako aukerarekin- ere ezinbestekoa izango da irteeran parte hartu ahal izateko.

Eguraldi iragarpenaren arabera irteerak aldaketak izan ditzakeeela ohartarazi dute antolatzaileek, bai irteera egiteko egunetan eta baita ibilbideean ere.

Morkaikoko bazkideentzako prezioa 80 euurokoa izango da, eta 100 eurokoa gainontzekoek ordaindu beharrekoa. Morkaikoren egoitzan eman daiteke izena, eguaztenetan (19:00-20:15), e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.),  telefonoz ( 653 010 697 edo 666 861 503) edo baita online ere.

2023 02 16 eski irteera morkaiko 2 korridorea

2023 02 16 eski irteera morkaiko gailurrean

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza