Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 07 gaintxipixa 2016 Mendaro mendiak.netGertuko mendiak ezagutzera ematea da Morkaikok mendi taldeak Elgoibar Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin elkarlanean antolatzen dituen umeentzako mendi irteeren helburuetako bat. Oraingoan Mendarotik Gaintxipixa (626 metro) gainera egingo dute irteera.

Domeka honetan, otsailaren 12an, izango da Gaintxipixara mendi irteera. Elgoibartik Mendarora trenez joango dira, 9:20ko trenean (Elgoibarko tren geltokitik). Mendaron trenetik jaitsi eta Kilimon bailaran barrena joango dira oinez, pixkanaka altuera irabaziz mendian gora, harik eta Gaintxipixa mendiko tontorreraino ailegatu arte. Tontorretik, eguraldia lagun, bista apartak izango dituzte, Mendaroz gainera euskal kostaldea ere ikusten baita, alde batera; eta, Otarre deta Erlo beste aldera.

Morkaikotik azaldu dutenez, 8 bat kilometroko ibilbidea osatuko dute. Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egonez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza