Udaberriko Txokoak eta Zarautzen lau eguneko egonaldiak antolatu ditu Atxutxiamaikak

Barren.eus 2016ko ots. 23a, 12:51

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak prest du udaberrirako eskaintza. Martxoaren 4ra arte eman daiteke izena Udaberriko Txokoetan zein Zarautzen egingo duten lau eguneko egonaldirako. 

Elgoibarko Izarraren Udaberriko Txokoetan bi eta hamabi urte bitarteko umeek (HH 2 eta LH2) parte hartu ahal izango dute, martxoaren 21etik apirilaren 1era arte. Kalegoen plazan, elizako arkupeetan, batuko dira eta  09:00etatik 13:00etara bitartean arituko dira txokoetan. Hala eskatzen dutenentzat zaintza zerbitzua (Goiz Txokoa) ere eskainiko du Atxutxiamaikak, 07:30etik 09:00etara. Prezioari dagokionez, 50 euro ordaindu beharko dira eta 45 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek. Plazak mugatuak direla ohartarazi dute Aiasialdi taldeko arduradunek. Izena emateko hainbat modu daude:

•Zarautzen egonaldia

Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko gaztetxoentzat lau eguneko egonaldia antolatu du Atxutxiamaikak Zarautzen. Martxoaren 29tik apirilaren 1era izango da. Mendi irteerak eta surf ikastaroa egingo dituzte, besteak beste. Parte hartzeko 100 euro ordaindu behar dira (90 euro Elgoibarko Izarrako bazkideek)

Internet bidez eman daiteke izeba, hemen klik eginda edo gorago aipaturiko moduetan bestela.

2016 02 23 atxutxi surf ikastaroa2