Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 20 pagoaga gipuzkoanatura iturraranMendia eta sagardotegietako giroa zein gastronomia uztartuko ditu Morkaiko mendi taldeak urtero antolatzen duen irteerak.

Aurtengoa Eibarko Klub Deportibo mendi taldearekin elkarlanean antolatu dute eta otsailaren 25ean izango da. 8:00etan irtengo da autobusa Eibartik, Ego Gainetik eta 8:15ean jasoko ditu Elgoibartarrak King-kong-eko autobus geltokitik. Autobusez Pagoeta natura parkeraino joango dira eta han egingo dute mendi ibilaldia goiz partean. Iturraran Parketxetik abiatu eta bidean gora Agorregitik eta Aiatik pasa ostean honako tontorretara igoko dira: Olarteta (714 m), Murugil (717 m), Pagoeta (676 m) eta Urruztume (678 m). Tontorrez tontor ibili ostean, itsas mailara, zarautzeraino, jaitsiko dira. Hamalau kilometroko ibilbidea izango da. Nahi duenak dutxatzeko aukera izango du Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian.

Zarautzetik Itziarrera joango dira autobusez, Txindurri iturri sagardotegian bazkaltzera. Honakoa izango da menua: Txistorra, bakailo tortilla, bakailoa piperrekin, sahieskia, txuleta, Idiazabal gazta membrillo eta intxaurrekin, ogia, ura eta sagardoa. Bazkideentzako prezioa 53 eurokoa izango da (63 eurokoa bazkide ez direnentzako). Prezioan sartzen da autobusa, bazkaria eta dutxa. Irteerarako izen-emateko azken eguna otsailaren 15a izango da. Online egin behar da izen ematea morkaiko.eus webgunean.

2023 01 20 txindurri iturri sagardotegia

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza