Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 18 xoxote lainoitsasoa Erlotik BARRENHerri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatzen dituen mendi irteera berri bat antolatu du Morkaiko mendi taldeak domekarako, urtarrilaren 22rako. Xoxotera igoko dira.

Mintxetako aparkalekuan jarri dute elkartzeko hitzordua, 9:30ean. Mintxetatik autoz Aittolako aparkalekura arte joango dira, eta handik hasiko dira oinez. "Guretzat oso ezaguna den arren, Xoxote beti da leku eder bat igande goiz pasa polit bat igarotzeko. Bista eta paraje ederrak dituen mendia da", azaldu dute Morkaikotik. Oraingoan litekeena da elurrak dotoretutako paisaiekin topo egitea. Guztira 8 kilometroko ibilbidea osatuko dute.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago baina umeak ezingo dira bakarrik joan, gurasoren baten arduran baizik. Ez da beharrezkoa izena ematea. Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake. Eguraldi txarragatik abisu edo alertarik emanda badago, irteera bertan behera geldituko da.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza