Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 12 02 gaztelekua neguko eskaintza giza futbolina 2017 ludotekan BARRENAbenduaren 21etik urtarrilaren 8ra egiteko hainbat ekimen antolatu ditu Elgoibarko Udal Gaztelekuak, eta zabalik dago izena emateko epea.

Ekintzetan izena emateko fitxa whatsapp (628 170 330) edo email bidez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) eskatu daiteke edo Gaztelekuko lokalean hartu eta entregatu. Ordainketa eskuz egin beharko da Gaztelekuko lokalean, ekintzako fitxa entregatzearekin batera.

Honakoa da eskaintza:

  • Abenduak 21: Txintxon txapelketa.
  • Abenduak 22: Talo tailerra.
  • Abenduak 23: Bingoa (17:00-20:00).
  • Abenduak 26: Gaztefutbola.
  • Abenduak 27-28: Gazteizen egonaldia.
  • Abenduak 29: Gizafutbolina eta kotilloia.
  • Abenduak 30: Gaileta txapelketa.
  • Urtarrilak 2: Salting Iruñean, 2010ean jaiotako gazteekin.
  • Urtarrilak 3: HI Selfie, bazkaria eta sua jolasa, 2010ean jaiotako gazteekin.
  • Urtarrilak 4: Salting Santanderren 2005 eta 2009 artean jaiotakoekin.
  • Urtarrilak 5: Sexu heziketa tailerra neskentzat.
  • Urtarrilak 7: lokala zabalik.
  • Urtarrilak 8: Nintendo switch.


Informazio gehiago eskura daiteke Elgoibarko Gaztelekuan, 943 743 228 telefono zenbakian, 628 170 330 telefonoan, whatsapp bidez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzita edo instagramen bitartez (@elgoibarkogaztelekua).

2022 12 01 NEGUA eskaintza gaztelekua elgoibar taula

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza