Abenduaren 2ra bitartean eman daiteke izena umeentzako neguko oporraldi zerbitzuan

Barren.eus 2022ko aza. 24a, 14:29

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Udal Ludotekak neguko oporraldi zerbitzua eskainiko dute aurten ere herriko haurrentzat, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.

Aurten bada berrikuntzarik, adin tarteak egokitu baitituzte, "haurren gustu eta beharretara hobekien egokitzen den eskaintza osatze aldera".

Izen ematea jada zabalik dago eta abenduaren 2ra bitartean eman ahal izango da izena: www.elgoibarkoizarra.eus atarian edota Elgoibarko Izarraren zein Udal Ludotekaren bulegoan egin daiteke.

Adin tarteka, honakoa da eskaintza:
Haur Hezkuntza 2-3 | 4-5
Bi txanda egongo dira aukeran:

  • Lehen txanda (abenduak 26-30). Kuota: bazkideek 54€ eta gainerakoek 60€.
  • Bigarren txanda (urtarrilak 2-5). Kuota: bazkideek 43€ eta gainerakoek 48€.
  • Bi txandak. Kuota: bazkideek 87€ eta gainerakoek 97€.


Lehen Hezkuntza 1-3
Bi txanda egongo dira aukeran:

  • Lehen txanda (abenduak 26-30). Kuota: bazkideek 65€ eta gainerakoek 72€.
  • Bigarren txanda (urtarrilak 2-5). Kuota: bazkideek 43€ eta gainerakoek 48€.
  • Bi txandak. Kuota: bazkideek 104€ eta gainerakoek 115€.

EKINTZAK

  • ARRIKRUTZ-era irteera. Abenduak 28, 10:00 - 18:00, 24 € (bazkideek, 22 €).
  • FESTAREN PRESTAKETA ETA URTE AMAIERAKO FESTA. Abenduak 29 (16:00-19:00) eta 30 (17:00-20:00). 12 € (bazkideek, 11 €).
  • DEBARA irteera: GAZTELU LEHIAKETA. Urtarrilak 2 (09:00 -13:00). 12 € (bazkideek, 11 €).
  • "GRAND PRIX" PISTA-JOKOA. Urtarrilak 3 (09:00 -13:00). 12 € (bazkideek, 11 €).

*Txokoetan izen ematen dutenek abenduaren 28ko eta urtarrilaren 2ko eta 3ko ekintzak barne izango dituzte.

Lehen Hezkuntza 4-6

  • "CITY JUMP" GASTEIZera irteera. Abenduak 26 (10.00 - 18:00) 24 € (bazkideek, 22 €)
  • FESTAREN PRESTAKETA ETA URTE AMAIERAKO FESTA. Abenduak 29 (16:00-19:00) eta 30 (17:00-20:00). 12 € (bazkideek, 11 €).
  • EGONALDIA ELGOIBARREN (KLUEDO, GOT TALENT. AFARI BEREZIA... Urtarrilak 2 (10:00) irteera eta urtarrilak 3 (17:00) itzulera. 42€ (bazkideek 40€).

Informazio gehiago eskuratzeko jo Elgoibarko Izarrara (Aita Agirre 3, 943 741 746 edo atxutximaika@elgoibarkoizarra.eus) edo Udal Ludotekara (Gabriel Kurutzelaegi 6, 943 748 883 / 656 740 793 edo ludotekaelgoibar@gmail.com).

2022 11 23 neguko oporraldia kartela