Urte amaiera arteko eskaintza aurkeztu du Mendaroko Gazte Zerbitzuak

Barren.eus 2022ko urr. 21a, 13:07

Urrirako, azarorako eta abendurako programazioa aurkeztu du Mendaroko Gazte Zerbitzuak, ludotekako, Zubigazte proiektuko eta Gaztelekuko erabiltzaileentzat.

Ludotekari dagokionez, hiru ekintza nabarmendu dituzte, hemendik eta abendura arte dauden hiru egun edo motibo ezberdini lotuta: Arimen Eguna, Euskaraldia ariketa soziala eta Gabonak.

HH4tik LH4ra arteko umeentzako eskaintza da ludotekak prestatu duena. Zubigazte programaren barruan, ekintza solteak antolatu dituzte, hileko bi. Urrirako bandera lehiaketa antolatu dute batetik, eta bestetik, Arimen Gaua ospatuko dute; azaroan, Beldur-Barik programako bideoak ikusi eta Euskaraldirako pankartak eta kamisetak margotuko dituzte; eta abenduan, ping-pong lehiaketa eta selfiekin lotutako ginkana egingo dute. LH5-LH6 ikasleentzako eskaintza da.

Gaztelekuan, hemendik eta urtea amaitu bitartean, ostiral, larunbat eta igande guztietarako antolatu dituzte ekintzak: asanblada, just dance, futbol txapelketa eta bingoa, besteak beste.

Ikus hemen Egutegia osorik