Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 03 jolas eremua ermuaranbide egurrak barrenHerriko haurrek jolaserako eremu berriak dituzte udaz geroztik. Elgoibarko Udalak bi jolas eremu berri sortu ditu eta baita lehendik zeuden bi jolas-parke berritu ere.

Ermuaranbide kalean, Elgoibar Ikastola eta Gabriel Kurutzelaegi kaleen artean dagoen belargune batean sortu dute jolas-eremu berrietako bat, material naturalak erabiliz. Robiniako zurez egindako hiru jolas ipini dituzte 150 metro koadroko eremuan. Mintxetan sortu dute bigarren joas-eremua, lehenagotik zegoen jolas-parkearen ondoan oreka-jokoen zirkuitu bat ipini baitute.

Era berean, bi jolas-parke berritu dituzte joan den udan. Batetik, Giza Eskubideen parkeko jolas-parkea berritu eta handitu dute. Haur parke honek, orain arte, 78 metro kadroko azalera zuen eta 26 metro koadro handiagoa da orain. Jolasak erabiltzeko adina 2 eta 8 urte bitartekoa izango da, eta orain hiru elementu ditu: kulunka bat, txirrista eta etxetxo tematiko bat.

Bestetik, San Pedro kalean dagoen jolas-parkea berritu dute. Parkea San Pedro kaleko 15 eta 16 zenbakietako etxebizitzen atzealdean dago, eta 140 m2-ko azalera du. Jolasak erabiltzeko adina 3 eta 12 urte bitartekoa da. Parke berriak lau plataforma, bi txirrista eta kulunka ditu.

2022 10 03 jolas parkea berritu mintxetan barren 1

2022 10 03 jolas parkea berritu mintxeta barren

2022 10 03 jolas eremu berria ermuaranbide barren1

2022 10 03 jolas parkea berritu san pedro kalea elgoibar udala

2022 10 03 jolas parkea lehen usua 1 barren 2022 10 03 jolas parkea usua berritua BARREN

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza