'Aldenik Alden' egitasmoa ezagutzeko kale-ekintza urriaren 1ean, Kalebarren plazan

Barren.eus 2022ko ira. 26a, 11:16

Atxutxiamaikaren Aldenik Alden egitasmoa ezagutzera emateko kalera irtengo dira arduradunak urriaren 1ean. Kalebarren plazan bilduko dira egitasmoko erabiltzaileekin, eta proiektua ezagutzera emateaz gain, urriaren 15erako egin asmo duten ekintza elkarlanean diseinatuko dute.

Erabiltzaileez gain, haien gurasoei ere aurkeztu nahi diete proiektua, eta horretarako bilera egingo dute irailaren 29an, 18:00etan, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, LH4tik LH6ra arteko gurasoentzat. Azkenik, gaur, hilakj 26, ikastetxeetara joango dira jolasorduan, haurrei egitasmo honen berri ematera.

2022 09 22 aldenik alden atxutxi elgoibar izarra bilera b1