Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 23 mus txap elgoibar 4akZortzi bikotek hartu zuten parte Euskal Herriko zortzigarren mus txapelketako Elgoibarko kanporaketan, eta Manuel Salegi eta Pedro Garate izan ziren irabazleak. Bikote irabazleak Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuen.

Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatu zuten Lanbroa tabernan, joan den zapatuan. Zortzi bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta finalera, Manuel Salegik eta Pedro Garatek osatutako bikotea, batetik, eta Ibon Villanuevak eta Zigor Bengoetxeak osatutakoa, bestetik, ailegatu ziren. Finalean, Salegi eta Garateren eskarmentua nagusitu zen, beste behin ere. Izan ere, txapelketa honetan lortzen duten hirugarren garaipena da honakoa (2010, 2013 eta 2016koak irabazi dituzte). 2010. urtean, gainera, zazpigarren postua lortu zuten Euskal Herriko mus txapelketako sailkapen nagusian. 

Irabazleek lau lagunentzako jatordua jasoko dute Lanbroan eta bigarrenek birentzat. Horrez gain, Gipuzkoako mus txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuen bikote irabazleak. Otsailaren 20an jokatuko da Gipuzkoako txapelketa. Final handia Zuberoan, Urdiñarben, jokatuko da aurten, martxoaren 5ean. 

Euskal Herri osoko 250 herritan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa eta, iaz, esaterako, 4.000 lagun inguruk hartu zuten parte. Sarietan, berriz, 50.000 euro baino gehiago banatzen dituzte. (sari guztiak hemen

2016 01 23 mus txap elgoibar1

2016 01 23 mus txap elgoibar finala2

2016 01 23 mus txap elgoibar irab

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza