‘Bagatoz!’ leloarekin hasi dute udaldia 350 neska-mutilek Elgoibarren

Barren.eus 2022ko eka. 28a, 12:43

Atzo hasi zuten udaldia Elgoibarko aisia eskaintzan izena eman duten 350 umeek. Lau astez arituko dira Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak ematen duten zerbitzuan.

Eguraldi goibelarekin hasi zuten atzo udaldia, baina gaurkoan eguzkia izan dute lagun eta talde argazkia ateratzeko ere probestu dute. 'Bagatooooz' leloa daraman kamisetekin, adin tarte bakoitzak bere kolorekoa, atera dute argazki koloretsua. Udaldian HH5-LH6 tarteko umeak ari dira parte hartzen. Ordutegia 09:30etik 13:00etara izango da astelehenetik ostiralera, uztailaren 22ra bitartean.

Adin tarte bakoitzarentzat egokitutako programa desberdinak diseinatu dituzte, haurren eta hezitzaileen parte hartzearekin. Hori horrela, txikienak herriko puntu desberdinetan ibiliko dira auzoak ezagutzen eta herriko baliabide desberdinak erabiliko dituzte: merkatu plaza eta liburutegia, adibidez. Bestalde, HH5etik aurrerakoak Mintxetako igerilekura joateaz gain, beste herrietako igerilekuak eta hondartzak ezagutzeko aukera ere izango dute: Gamarrako eta Elorrioko igerilekuak, eta Deba eta Zarautzeko hondartzak, adibidez. Helduenen kasuan, Zuhatzan egonaldia eta udaleku ibiltaria egingo dute.
Haur bakoitzak ‘Bagatoz!!!’ lema duen kamiseta bana jaso du. Aurten, gainera, osasun egoerak ahalbidetzen duenez, haurren arteko harremanak eta elkartrukeak berreskuratuko dituzte.

2022 06 28 udaldia hasiera BARREN

2022 06 28 udaldia hasiera hezitzaileagaz BARREN 1

2022 06 28 udaldia hasiera hezitzaileagaz BARREN

2022 06 28 udaldia hasiera hezitzaileagaz BARREN 2

2022 06 28 udaldia hasiera hezitzaileagaz BARREN 4

2022 06 28 udaldia hasiera hezitzaileagaz BARREN 5

2022 06 28 udaldia hasiera hezitzaileagaz BARREN 6