Gaur izango da Biraka taldearen azken emanaldia

Barren.eus 2022ko eka. 17a, 08:06

Eguaztenean hasi zituen Biraka dantza taldeak ikasturte amaierako dantzaldiak, eta gaur izango da azkena. Egun bakoitzean 120-150 bat ikaslek jardun dute ikasturteko lanaren emaitza erakusten, eta ikusleek gogotik gozatu dute. 

'Biraka Exhibition Center' izena ipini diote aurtengo jaialdiari, eta izenari erreferentzia egiten, sekulako exibizioa egin dute aurtengoan ere Biraka dantza taldeko ikasleek. Ume zein helduek hartu dute parte, bakoitzak bere mailan, eta mota guztietako dantzak egin dituzte. 400 bat ikasle aritu dira egunotan ikasturtean zehar ikasi dutena jendaurrean erakusten, eta ikusleek gogotik gozatu dute.  Lehenengo bi saioetan Herriko Antzokia goraino bete da, eta gaurko saiorako ere sarrerak agortuta daude.