340 umek eman dute izena udako aisialdi eskaintzan

Barren.eus 2022ko eka. 10a, 13:18

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango da aurtengo udaldia, eta 340 umek eman dute izena. Antolatzaileek jakinarazi dute udalekuen funtzionamenduari buruzko azalpenak eta argibideak emateko bilera egingo dutela ekainaren 15ean.

340 umek eman dute izena 2022ko udaldirako, iazkoan baino gehiagok. Atxutxiamaikak eta Udal Ludotekak prestatu duten udaldirako aisia eskaintzan adinka banatzen dituzte umeak, bost taldetan: Apapa (HH2), Apariketan (HH 3-4), Firin-Faran (HH5 -LH1), Abixadan (LH 2-3), Aldenik Alden (LH 4-6).

 • Gurasoentzako bilera
Udalekuen funtzionamenduari buruzko azalpenak emateko bilera antolatu dute antolatzaileek ekainaren 15erako, asteazkena. Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian izango da bilera, 18:00etatik 19:00etara euskaraz, eta 19:00etatik 20:00etara gazteleraz.