Aisia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 02 Idotrobe elgoibar mahaiakIdotorbeko zenbait gunek garbiketa eta aparkalekua kontrolatzeko zerbitzua izango dute udan, ekainaren 3tik irailaten 19ra bitartean.

Elgoibarko Udaletik jakitera eman dutenez, urteko sasoi honetan bisitari asko izaten ditu Idotorbek, 33 baserriz osatutako baserri auzoak. Hori dela eta, bertako bizilagunek eta bisitariek inguruak eskaintzen duen "lasaitasunaz" gozatzen jarrai dezaten, Idotorbeko garbitasuna eta segurtasuna handitzeko erabakia hartu du Udalak. Besteak beste, komunak, eremu amankomunak, zelaia eta aparkatzeko gunea aldizka garbituko dituzte, aparkalekua kontrolatuko dute, eta elkarbizitza-arauak betetzen direla eta zelaia "behar bezala" erabiltzen dela zainduko dituzte: Besteak beste, honakoak zainduko dituzte:

  • Ibilgailua aparkalekuan aparkatzea, eta ez zelaian
  • Parrilletan bakarrik su egitea
  • Zuhaitzetako adarrak sua egiteko ez moztea
  • Zaborrak edukiontzietan edo paperontzietan bota behar dira
  • Txakurra beti lotuta eraman beharko da, eta ezingo da utzi arretarik gabe.
  • Natura eta ingurunea errespetatu beharko dituzte herritarrek

2022 06 02 Idotrobe aparkalekua elgoibar

2022 06 02 idotorbe elgoibar 1 arg jolasparkeak EH 2021 04 26

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza